XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- OECE/ OEEC (1948): Kooperazio Ekonomikorako Europako Erakundea.

Marshall Planaren barnean sartu ziren Estatuak biltzen zituen.

- OCDE/ OECD (1960): Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakunde bilakatu zen aurreko erakunde hura: Europako Mendebaldeko Estatuak, EE.BB.ek, Kanada, Japonia eta Australiak osatzen zuten berau.

- Europako Kontseilua (1949): Elkarlanerako erakundea da.

Ez du erabakimenik.

- EIAE/ CECA (l95l): Europako Ikatz-Altzairuen Elkartea.

Frantzia, Alemania Federala, Belgika, Holanda, Italia eta Luxemburg-ek ikatza, burdina eta altzairuaren merkatu batua osatu zuten erakunde honetan.

- EURAT0M (1957).

EIAE/ CECA osatzen zuten sei Estatuek sortu zuten hau indar nuklearra bultzatzeko.

- EEE (1957): Europako Ekonomi Elkartea.

Hau da erakunderik garrantzitsuena batasun-bidean.

komunitate barneko pertsona, kapital eta zerbitzuen trafiko librea du.

Gaur egun hamabi Estatuk osatzen dute eta, ekonomi mailan eragin handia izan badu ere, ez du Europaren batasun politikoa lortu.

Europako Estatu Batuak oso urruti daude oraindik.

Eta arlo militarrean garbi dago, NATO dela medio, Mendebaldeko Europa EE.BB.en esanetara dagoela.

Europako Ekonomi Elkartea.

Herri europarren arteko batasun hertsiago baterako oinarriak etengabe indartuz joateko.

Europa banatzen duten hesiak kenduz herrien aurrerapen ekonomiko eta sozialaren alde denon arteko ekintza amankomuna segurtatzeko.

Herrien bizi- eta lan-baldintzak etengabe hobetzeko asmoa gure ahaleginen funtsezko xedea izanik, (...).

Europa eta itsasoz handiko herriak elkartzen dituen solidaritatea sendotu nahiz, eta berorien ongizatearen gehikuntza segurtatzeko (...).

Europako Ekonomi Elkartea sortzea erabaki dugu (...).

(ERROMAKO ITUNA, 1957).

EUROPA DEMOKRATIKOA.

Hauteskunde libreen gain eratu nahi izan dira E.E.E.ko erakunde politiko berriak, Parlamentuari oinarri herritar hori emanez; baina E.E.E.aren antolamendua gaur eguneko Estatuei lehentasun osoa eman zaie, eta, aitzitik, Estatu gabeko herri jokorako leku oso hertsia.